Nola erreserbatu

Telefonoz edo e-mailez
Deitu gure edozein telefono-zenbakira edo bidali e-maila zure bidaia-beharrekin, eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan, izan ditzakezun zalantza guztiak argitzeko.


Zatoz gure instalazioetara
Ez dakizu nolakoa den autokarabana bat? Jar zaitez gurekin harremanetan eta bisita bat egingo dugu gure instalazioetara. Bertan, arreta pertsonala eman ahal izango dizugu.


Nola ordaindu
Autokarabana baten alokairuaren erreserba berresteko, alokairuaren aurrekontuaren % 30 kontura ordaindu behar da transferentzia baten bidez.
KresalaCaravanen izenean dagoen banku-kontuaren zenbakiarekin jasoko duzu informazioa, eta bertan ordaindu ahal izango dituzu berrespen-seinalea eta alokairuaren gainerako zenbatekoa.
Gogoratu, halaber, 700 euroko fidantza jarri behar dela kreditu-txartel bidez ibilgailua jasotzean.