Neguan Autokarabanan bidaiatzea.
Urtaro honek paisaia paregabeak uzten dizkigu eta leku berriak aurkitzeko ezin hobea da. Arazoak prebenitzeko aholku batzuk emango dizkizugu.
PRESTATU ZURE ETXEA GURPILEN GAINEAN
Hotzak zure ibilgailuan eragin dezake. Horregatik, oso garrantzitsua da zure pneumatikoak, izotz-kontrako likidoa, berokuntza-sistema eta ur beroa aztertzea, baita zure bateriak egoera onean daudela egiaztatzea ere.
GURPILAK
Elurra dagoen leku batera bazoaz, garrantzitsua da neguko kateak edo pneumatikoak eramatea, joan-etorrietan segurtasuna bermatzeko.
ATEAK ETA LEHIOAK ISOLATZEA
Saiatu leihoak eta ateak isolatzen. Horrela, hotza sar ez dadin lortuko duzu. Kondentsazioaren ondorioz, leihoak barrutik izoztu dakizkiguke. Merkatuan dauden leiho-isolatzaile eta -ilungailuez gain, "Etxeko" trikimailuak daude hezetasuna saihesteko. Adibidez, zirrikitu edo argi-zuloren bat irekita uztea, edo kotoizko poltsak katu-hareaz betetzea eta autokarabanaren barruan banatzea. Poltsatxo horiek hezetasunaren zati handi bat xurgatuko dute.
ERREGAIA
Erregaia eski- edo mendi-estazioetatik gertu dauden gasolina-zerbitzuguneetan betetzea. Erregai horiek gehigarriak izaten dituzte, gure autokarabanetako hodietan izoztea eragotziko dutenak.
PROPANO BONBONAK
Ziurtatu propano-bonbonak beteta daudela. Batez ere atzerrira joaten bagara, gasik gabe geratzea arazo handia izan daiteke, gas-bonbonak ez baitatoz bat guriekin. Kontuan izan berogailua gasarekin badabil, hotz-garaian, bonbonak 3-5 egun iraungo dizula.
LEKU EGUZKITSUETAN APARKATZEA
Goizean, leihoetatik sartuko den eguzkia eskertuko duzu eta giroa berotuko dute.
URAKO-DEPOSITUAK EZ IZOZTEA SAIHESTU
Hotz handia eginez gero, baliteke ur grisen deposituak izoztea. Prebenitzeko, biltegia irekita utz daiteke, behean balde bat jarrita, erortzen diren ur grisak jaso eta horretarako egokitutako lekuetan hustu ahal izateko.
BIDAIRA IRTEN AURRETIK
Beti komeni da bidaia bat egin aurretik errepideen egoeraren eta eguraldiaren aurreikuspenen berri entzutea. Informazioa jaso ondoren, erabakiko dugu.