Autokarabana, erosi edo alokatu

IMG_9553.jpg

Autokarabanan bidaiatzea pentsatzen ari zara, baina ez dakizu erosi edo alokatu beharko zenukeen? Bi aukeretako edozein oso baliagarria da, eta zure egoeraren arabera, gauza bat edo besteak gehiago konpentsatuko dizu.

Autokarabanazko bidaiak ezin hobeak dira leku berriak aurkitzen gozatzen dutenentzat eta errepideko bidaia abenturaren parte gisa ikusten dutenentzat. Zu "horietakoa" bazara eta horrelako bidaia ez baduzu inoiz probatu, animatu nahi zaitugu! Ziur gaude ez dizula huts egingo.

Urte askotako autokarabana esperientziatik kontatzen dizugu zein diren kontuan hartu beharreko puntuak eta zein diren autokarabana bat erosi edo alokatzeko abantailak eta desabantailak.

AUTOKARABANA BAT EROSTEA

Autokarabana bat erostea behin betiko urratsa da autokarabismoaren munduan sartzeko, eta gutxi dira probatu eta desilusionatzen direnak. Badakigu autokarabana bat erosteak ahalegin ekonomikoa eskatzen duela. Horregatik, erosketa erabakitzerakoan, hainbat faktore baloratu beharko dira.

Gure ustez, bi dira autokarabana bat erostea errentagarria izan dadin bete behar diren ezinbesteko puntuak.

  • Bidaia mota hau probatu duzu eta ASKO GUSTATZEN ZAIZU.

Bidaiatzerako orduan, familiarekin egiten duzu. Ziur egon behar duzu denei gustatzen zaiela zuri bezainbeste. (Duela urte batzuk, autokarabana bat erosi genion partikular bati. Urteak zeramatzan halako ibilgailu baten bila. Erosi baino lehen, emazteari erakutsi zion, eta "telebista zuelako" gustatzen zitzaion. Erabakia hartu eta erosi egin zuen. Urte betean, 3.000km baino gutxiagorekin, guri saldu zigun). Ondo pentsatu behar da ia benetan familia guztiari gustatzen zaion.

  • Denbora nahikoa duzu urtean zehar autokarabanaz gozatzeko.

 Behin, gizon batek komentatu zigun autokarabana bat errentagarria izan dadin gutxienez hilabete bat erabili beharko litzatekeela urtean. Ez gaude batere ados. Autokarabana urte osoan erabili beharko zenuke. Ez da beharrezkoa bidaiak leku urrunetara edo luzarora izatea. Askotan, "Asteburuko" irteera bateko "kit-kat" bat baino ez da behar. Pilak kargatuta itzuliko zara eta burua errefreskatu izanaren sentsazioa.   

Oporretan eta Aste Santuan bakarrik baldin baduzu denbora autokarabanarekin bidaiatzeko, guk alokairuko bat erabiltzea gomendatzen dizugu.  

ABANTAILAK

Autokarabana propioa edukitzearen onena nahi duzun guztietan hartu ahal izango duzula da, zure konfiantzazko autokarabana-alokairu enpresak ia batenbat libre duen ala ez kezkatu gabe. (Asteburu honetarako eguraldi-aurreikuspenak ez dira onak, ba etxean geratuko gara. Azkenean, larunbatean badirudi eguraldiak eusten diola, ba bagoaz!). Ez dago gutxienekorik, ez entregatzeko eta irteteko ordutegirik, ez ezarritako kilometrajerik.

Autokarabana bat izatea bigarren egoitza bat izatea bezala da, baina munduaren zati handi bat kokaleku gisa hartuta. Hori dela eta, zihurrenik pixkanaka-pixkanaka zure gustora pertsonalizatuko duzu, zure gauzak bertan utzita, bidaia bakoitzean eraman eta ekarri beharrik izan gabe. Azkenean, zure etxea bezala izango da: zure ordena, zure gauzak, zure etxeko usaina…

DESABANTAILAK

Hasieran esan dugun bezala, autokarabana bat erostea diru asko ordaintzea da. Erosketa gastu horiei ibilgailu baten berezko gastuak gehitu beharko dizkiezu: zirkulazio-zerga, mantentze-lanak, IAT, aseguruak (normalean frankiziarekin arrisku orotan), etab. Gogoratu gauza guztiak ibilgailu orokorrarenak baino garestiagoak direla.

Gainera, aparkatzeko tokirik ez baduzu, eta aparkatzeari buruzko udal-ordenantzak betez kalean utz dezakezun arren, aparkaleku pribatu bat bilatzea planteatzea aholkatzen dugu.

Beraz, esan dezakegu autokarabana erosteko eragozpenik handiena eta garrantzitsuena, erosketa-prezioa eta mantentze gastuak direla.

AUTOKARABANA BERRIA EDO BIGARREN ESKUKUA


Lehen eskuko autokarabana erostea erabakitzen baduzu, egoera ezin hobean dagoen ibilgailu batez gozatuko duzu: motorra, gurpilak, karrozeria, estreinatu beharreko guztia. Gainera, zure autokarabana bermatua izango duzula ziurtatzen duzu, arazorik balego ere. Hori bai, behar duzun autokarabana mota, marka eta abar arretaz begiratzea gomendatzen dizugu.

Beste faktore garrantzitsu bat, zure autokarabana erostea erabakitzen duzun kontzerinarioaren hurbiltasuna da, baita saldu ondorengo zerbitzu ona izatea ere.

Beste aukera bat bigarren eskuko autokarabana bat erostea da. Asko dira Internet bidez aurki ditzakezun iragarkiak, urte gehiagoko edo gutxiagoko ibilgailuak eta kilometroak prezio merkeagoan eskainiz. Oraingo honetan, ibilgailuaren modeloari eta markari erreparatzeaz gain, ondo begiratu beharko diozu ibilgailuaren kontserbazio-egoerari. Gure gomendioa profesional batengana joatea da. Haiek aholkuak emango dizkizute eta urtebeteko bermea eskainiko dizute erosteko.

KresalaCaravanensalmenten atalean, gure alokairu-flotan salgai ditugun autokarabanak ikusi ahal izango dituzu. Oso kilometro gutxiko autokarabanak, oso prezio lehiakorrean eta urtebeteko bermearekin. 

AUTOKARABANA BAT ALOKATZEA

Autokarabana bat erosteko asmotan bazaude, ezinbestekoa da ezer baino lehen esperientzia frogatzea. (Gure bezeroen % 80 hasiberriak dira, eta %10ek ez dute esperientzia oso ona izan).

Lehen esan dugun bezala, "Erosteko ezinbestekoak" diren puntuetako bat betetzen ez baduzu, onena abentura-bidaietarako autokarabana bat alokatzea izango da. Gure gomendioa: jo ezazu autokarabanak alokatzeko enpresa batera; izan ere, enpresa horiek bakarrik bermatuko dizkizute matrikulatu berriak diren ibilgailuak, kilometro gutxi, arrisku orotako asegurua, 24 orduko laguntza, garbitasuna, seriotasuna eta aholkularitza.

Autokarabana bat alokatuz gero, harekin egiten dituzun bidaiengatik baino ez duzu ordainduko, eta horrela mantentze-kostuak, aseguruak, aparkalekua eta abar aurreztuko dituzu.

Autokarabana bat alokatzeko orduan aurkitzen dugun beste abantailetako bat, ibilgailua bidaia bakoitzera egokitu dezakezula da. Bidaia guztiak ez dira berdinak eta beharrak desberdinak izango dira bidaia bakoitzerako. Aukeratu aldi bakoitzean hobeen egokitzen zaizuna.

KresalaCaravanen autokarabana alokairuak, 2 eta 6 pertsona bitarteko ibilgailuak dauzkagu, etxean bezala senti zaitezen.

Anterior
Anterior

Zenbat kostatzen da autokarabana alokatzea?

Siguiente
Siguiente

Autokarabanan bidaiatzeko 10 arrazoi