“Merindadeak” eskualdea

Lau eguneko ibilbide bat erakutsiko dizuegu hemendik oso gertu. Frias, Puentedey, Orbaneja del Castillo eta Pedrosa bisitatuko ditugu. Ur-jauziz eta naturaz betetako herri txikiak.

mapamerindades.png

Ibilbide hau 2018ko ekainaren amaieran egin genuen. “Las Merindades” eskualdea, Burgos. Eskualde hau herri txikiz beteta dago, eta ibilbide ugari ditu egiteko, ur-jauzi asko eta natura ederra. Eta onena, Euskal Herritik oso gertu.

girasoles.jpg

1. eguna.

Autokarabana aurreko egunean kargatu genuen. Lasai gosaldu genuen, eta dena prest zegoela presarik gabe irten ginen. Handik ordu eta erdira, ekilore-zelaiekin batera, zubi bat ikusiko dugu gure lehen helmugaren sarreran.

 

unnamed.jpg

Frias

Frias (125km). Autokarabana-gunean aparkatuko dugu, herriaren kanpoaldean dago, GPS koordenatuak N 42º 45 ' 37” W 03º 17' 45”. Handik aldapa bat igoko dugu herrira iritsi arte. Bertako kaleetatik paseatu eta herriaren gailurreraino iritsiko gara. Bertan, gaztelua eta eliza daude. Gaztelua kanpotik bakarrik ikusten dugu, Diegok eta Lolak sarrera debekatuta baitute.

20170610_124803.jpg
20170610_124454.jpg
castillo Frias

Turismo bulegoan, autocarabana-gunean gaua igarotzeko txartela erosi eta inguruetan ikus dezakeguna jakinarazten digute. Egun zoragarria egiten du eta edari bat hartzen dugu terraza batean. Autokarabanan bazkaldu eta Toberaraino (2 km) joango gara.

Tobera

Ur-jauziz betetako herri txiki bat da, eta herriaren amaieran Santa Maria de la Hoz baseliza dago.

20170610_184730.jpg
foto Google

Friasera itzuliko gara ikuspegiez gozatzen.

Frias.jpg

2. eguna.

Gosaldu ondoren, berriz ere bideari segiko diogu. Baina irten aurretik, ur biltegiak hustu eta bete.

Puentedeyra abiatuko gara (49km) presarik gabe. Bihurgune batzuen ondoren, alameda batean aparkatuko dugu herriaren amaieran, zuhaitzen adarrekin arreta berezia jarriz.

Puentedey

20180826_153050.jpg

Herria bisitatu eta San Andresen begiratokira igoko gara. Handik, ikusgarriak dira ikuspegiak, amildegiaren ertzean zintzilik dauden etxeak ikus daitezke.
Autokarabanara itzulita, barazki eta fruta batzuk erosten ditugu ibaiaren ondoko postu batean. Lasai bazkaldu eta arratsaldean Mearen ur-jauzira (3 km joan-etorria) joango gara.
Negua ez da oso gogorra izan eta ia ez da prezipitaziorik izan. Udaberri hasieran itzuliko gara, ur gehiago egongo da eta.
Itzuleran, zerbait hartzen dugu herriko taberna bakarrean, eta ea alamedan gaua pasatzera gera gintezken galdetzen dugu. Egun osoa lasai pasa genuen.

3. eguna.

Ez da inor haserretu hemen gaua pasatzeagatik! Gosadu bitartean, inguruan dauden mendi-ibilaldiak errepasatzen ditugu, ea gaur zein egin. Batzuk errazak, atzokoa bezalakoak, eta beste batzuk ez hainbeste (azken hauek hurrengo baterako utziko ditugu, nire belauna ondo egongo den egunerako). Bildu eta gure hurrengo helmugara goaz. Orbaneja del Castillo (48km).

Orbaneja del Castillo

20180825_181230.jpg
unnamed.jpg

Bidaia honetan bezala, presarik gabe goaz bihurgunez betetako errepide estu batetik. Ordubete barru iristen gara. Zortea dugu eta autokarabana aparkaleku batean uzten dugu, herriaren kanpoaldean. Herriaren eta inguruaren edertasuna miretsi ondoren, terrazatxo batean bazkaltzen dugu eguraldi ona aprobetxatuz.
Kafe bat hartu ondoren, Pedrosara (42km) joango gara, egun osoa urjauzis inguratuta pasatzera.

Pedrosa

pedrosa.jpg

Pedrosatik gertu, Santelices-en gune bat dago GPS koordenatuak: N 43º 00 '14” W 03º 44 '20” , azken gaua hemen pasatzen dugu.

4. eguna.

Gosaldu, bildu eta autokarabana garbitzen dugu, ur biltegiak husten ditugu eta pixkanaka (errepide hauetan zehar hobe da presarik ez izatea) etxera itzultzen gara.

20180826_121130.jpg

4 egun pasatzeko irteeratxo hau gustatu zaizuela espero dugu, eskerrik asko eta hurren arte!

Anterior
Anterior

Collados del Ason parke naturala

Siguiente
Siguiente

Erronkari bailaratik bueltatxo bat ematen