Erronkari bailaratik bueltatxo bat ematen

Astebukaera pasa joateko, hurbil dagoen helmuga bat eta lasaitasunez betetako bidai bat.

Captura.jpg

Kaixo Roke eta Ana gara eta datozen lerroetan 2019an Nafarroara egin genuen bidaiaz hitz egingo dizuegu.

Ateak itxi, dena prest zegoela baieztatu, giltza sartu eta autokarabana abiarazi genuenean hasi zen gure bidaia. Hiru ginen: Roke, Diego eta ni. Ez genuen oso argi nora joan, baina autokarabanan bidaiatzeak askatasun hori ematen dizu. Helmuga jakin ez arren, etxea gainean daramazu.  

Lehenengo kilometroak eginda, IZABA aldera joatea erabaki genuen. 150 km egin eta gero Izabara heldu berri, iluntzen hasi zen eta gelditzeko leku bat aurkitu behar genuen. Belaguako kartela ikusi, eta errepidean aurrera punturik altuenean gelditu ginen. 30 minutu edo izan ziren aldapan gora.  Iluna zegoen, eta ondo ikusi ez arren, bagenekigun esnatzean bista izugarriak izango genituela, eta horrela izan zen. 

1.EGUNA. Goizean goiz, kafea egin, gosaldu eta mendi buelta bat egin genuen. Lehenengo, autokarabana errepide ondoko aparkaleku batean utzi eta IBON KOBAZULOA ikustera joan ginen. 

Ana_Roke_Diego_4.jpg

Ez dakigu nola, ibiltzen-ibiltzen aurrera jarraituz, BELABARZEko UR-JAUZIA aurkitu genuen: oso leku polita eta lasaitasunez betea.

ana_roke_diego_11.jpg
Ana_Roke_Diego_3.jpg

Kanperra zegoen tokira beste bide batetik itzuli ginen, mendi buelta handiago bat emanez. Mapa eskuan hartu, bazkaldu eta IZABAra joan ginen. Zazpi udalerrik osatzen dute ERRONKARI BAILARA: UZTARROZE, IZABA, URZAINKI, ERRONKARI, GARDE ETA BURGI. Haietako IZABA, nahiz eta herri txiki bat izan, biztanle gehien dituena da. Mendi eta autokarabana plana gustatuz gero, leku bikaina da, horri eguraldi ona gehitzen badiogu. Kanperra zegoen tokira beste bide batetik itzuli ginen, mendi buelta handiago bat emanez. Mapa eskuan hartu, bazkaldu eta Izabara joan ginen.

Ana_Roke_Diego_2.jpg

Arratsaldean, Izabako Asolaze Camping- era joatea erabaki genuen bertan lo egitera. 6,50 € ordaindu genituen autokarabana sartzeagaitik, eta 2 pertsona (5,50 € bakoitzak) gehi 1€ txakurrarengatik. Kanpineko tabernak dendatxo bat zuen, eta txikia izan arren, denetik zegoen bertan .

ana_roke_diego_9-2.jpg
Ana_Roke_Diego_6.jpg
Ana_Roke_Diego_14.jpg

2.EGUNA . Hurrengo goizean, pilak kargatuta ERRONKARIra bisitan joateko prest geunden. 15 minutuan bertan ginen, kotxe asko zeuden eta gazta eguna zela ikusi genuen kartel batean. Ekainak 9 Erronkariko gazta eguna. Pentsatu gabe, kanperra aparkatu eta gazta desberdinak dastatzera eta erostera joan ginen. Gainera, giro oso ona zegoen.

Ana_Roke_Diego_9.jpg

Bazkaltzeko goiz zenez, BURGIra joan ginen. Hogei minutuan gehienez, BURGIn geunden, gure azkeneko geldiunea izango zen herrian, beste herri txiki bat. Kanperra herriko sarreran aparkatuta, beste mendi buelta bat egitera abiatu ginen.

Ana_Roke_Diego_7_.jpg

“FOZ DE BURGI” eta BASARIko bidea egin genituen. Hau, Burgiko Erdi Aroko Zubian hasten da eta egiteko ez du aparteko zailtasunik.

Bueltan, zubi ondoan zeuden mahai batzuetan bazkaldu genuen Eska errekaren ondoan.

Ana_Roke_Diego_16.jpg

Dena jaso eta etxerantz joatea erabaki genuen. 30 minutu errepidean pasa ondoren, ¨FOZ DE LUMBIER¨-eko kartela ikusi eta bertara joan ginen. Tarifak: kotxea 2,5 €, motorrak 1€ eta autobusak 5€. Aparkalekua soilik ordaindu genuen, fozeko sarrera dohainik zen. 1.300 metrotako luzeera duen bide bat da, Irati errekaren ondotik.

Anterior
Anterior

“Merindadeak” eskualdea

Siguiente
Siguiente

Europan zehar furgonetarekin