Gure autokarabanen alokairu-baldintzak

COVID 19 ERRESERBAK

  • Erreserbak egiteko, alokairuen zenbatekoaren %30ª ordainduko da.
  • Gainerakoa, alokairu data baino 10 egun lehenago ordainduko da.
  • Ezin izango da Penintsulatik kanpo bidaiatu KresalaCaravanen baimenik gabe.
  • COVID 19 dela eta, aisialdirako bidaiak ezin badira egin, bono bat egingo dugu:
    • Alokairuaren zenbateko osoa ordaindu bada, urtebeterako balioko du.
    • Erreserba bakarrik ordaindu bada, 6 hilabeterako baliozkotuko du.
  • Erreserba bidezko ezeztapen-eskaera bat baino ezin da egin; horrek esan nahi du bezero batek bidaia-bonu bat eska dezakeela behin, eta hainbat xehetasun dituen alokairu bat erreserbatzeko erabil dezakeela, baina ezin izango dela beste bidaia-bonorik eskatu.
  • Ezeztatzeak idatziz eskatu beharko dira gure Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.  

GURE AUTOKARABANEN ALOKAIRU- BALDINTZAK OROKORRAK

1. Ibilgailua erreserbatzeko alokairuaren totalaren % 30 ordaindu beharko da seinale gisa. Bezeroak egindako erreserba baliogabetuko balu, hurrengo isunak aplikatuko zaizkio aurrerakinari:
- Alokairuaren hasiera baino 30 egun lehenago baliogabetzen baduzu % 50.
- Alokairuaren hasiera baino 30etik 16 egunera lehenago baliogabetzen baduzu % 80.
- Alokairua hasteko 16 egun baino gutxiago falta badira %100.

2. Kontratatutako alokairuaren zenbateko osoa irten baino 15 egun edo gehiago lehenago ordaindu beharko da. Gainera, 650,00 euroko fidantza bat utzi beharko da ibilgailuaren erabilera eta itzulera egokia bermatzeko. Ibilgailuari egin behar zaizkion konponketak frankizia gainditzen badu, aseguruari jakinaraziko zaio eta fidantza galduko du bezeroak. Gainditzen ez badu, aldiz, konponketa horiek egiteko dirua fidantza horri kenduko zaio.

3. Errentatzaileak ezingo du kalte-ordainik eskatu, ezinbesteko kasu edo ezusteko baten ondorioz, ibilgailua ezin bada entregatu adostutako egunean. Ezinbesteko kasutzat ematen dira autokarabana emateko egunerako ezin konpon daitekeen matxura edo ezbeharra.

4.Errentariak, bere kabuz, alokairua atzeratu edo bukatutzat ematea erabakiko balu, ez luke dirua itzultzeko eskubiderik izango.

5. Gidariak 25 urte baino gehiago izan behar ditu, eta B klaseko gidatzeko baimena eduki behar du, 2 urte baino gehiagoko antzinatasunarekin. Autokarabanan bidaiatuko diren 25 urtetik beherako pertsonek ezingo dute ibilgailua gidatu, eta errentaria izango da puntu hau betetzearen erantzulea.

6. Ibilgailua Elgoibarren entregatu eta itzuliko da, errentatzailearen helbidean.

7. Espresuki debekatzen da ibilgailua moralaren, legeen eta ohitura onen aurka erabiltzea. Espresuki debekatuta dago Legeak baimentzen dituen lagun kopurua baino gehiago eramatea, gauzak edota objektuak eramatea edota lasterketak egitea, legeriak baimentzen baditu ere, edo kostu bidez edo aisialdirako beste norbaiti lagatzea.

8. Erabiltzaileak erantzun beharko die bere erruz ibilgailua atxiki edo enbargatu dela eta jarritako isun edo zigorrei, erantzule gisa. Gainera, errentatzailearen gastu eta lortu gabeko irabaziak ere ordainduko ditu, atxikitako edo enbargatutako egun bakoitzeko eguneko zenbatekoa ordaindu beharko du, ibilgailuaren modeloaren eta indarrean dauden alokairu-prezioko tarifen arabera.

9. Errentariaren erruz, eta ez beste inoren erruz, ibilgailua atxikita geratuko balitz, errentaria izango litzateke atxikitze horren ondoriozko galeren erantzule. Adibidez: TANGA GASOLIOZ EDO GASOLINAZ BETETZEA ETA GELDIARAZTE HORREN GASTUAK EDO TANGA ALDAKETA ORDAINTZEA.

10. Alokatutako ibilgailua higiene-baldintza egokietan itzuli beharko da, BARRUTIK GARBI ETA WC ETA HONDAKIN-UREN TANGAK BEHAR BEZALA HUSTUTA. Hala ez bada, errentariak 100,00 euro ordaindu beharko ditu.

11. Bezeroak ibilgailuaren alokairua luzatu nahi baldin badu, Errentatzaileari jakinarazi beharko dio kontratua bukatu baino 3 egun lehenago, gutxienez. Luzapen horren berrespena errentatzaileak une horretan dituen ibilgailuen arabera erabakiko da, beraz, azken honek ez du aurretik inolako konpromisorik hartuko. Baimenik gabe edo ezinbeste kasu batengatik entrega atzeratzeak isuna eragingo du, kontratuan aplikatutako zenbatekoaren tarifaren hirukoitza, hain zuzen ere.

12. Kontratu honen xedea den ibilgailua legea jarraituz aseguratuta dago, arrisku orotarako, frankiziarekin. Alokairu-kontratuaren indarraldian ezbeharrik gertatuz gero, errentariak konponketaren zenbatekoa ordainduko du, fidantzaren zenbatekora iritsi arte, eta hemendik aurrera fidantza horrekin kalte-ordaintzeko baimena ematen duzu. Errentariaren erantzukizuna izango dira polizan sartu ez diren gertaera edo egoeren ondoriozko erantzukizun zibilak.

13. Ibilgailua aztertu ondoren itzuliko da fidantza. Erabilera okerraren ondoriozko kalteak aurkituz gero, ohar xehatu bidez, bezeroak ordaindu beharko ditu, eta errentariari zenbateko hori utzitako fidantzatik hartzeko baimena emango dio. Kalteak unean bertan baloratzerik ez dagoenean, errentatzaileak 30 egun izango ditu, eragindako kalteak konpontzeko zenbatekoa kendu ondoren, sobratu den dirua itzultzeko.

14. Bezeroa zerbitzuaren hasierako orduan eta tokian agertzen ez bada, kontratua alderdi batek baliogabetu duela ulertuko da eta bezeroak erreserba bertan behera utzi duela, beraz, kontratatutako alokairuaren balioaren % 100ko isuna ezarriko zaio. Agertzen ez bada, errentariak erreserbatutako ibilgailua fakturatuko dio, eta errentatzaileak ezingo du kalte-ordainik jasoko.

15. Bezeroa zerbitzuaren hasierako orduan eta tokian agertzen ez bada, kontratua alderdi batek baliogabetu duela ulertuko da eta bezeroak erreserba bertan behera utzi duela, beraz, kontratatutako alokairuaren balioaren % 100ko isuna ezarriko zaio. Agertzen ez bada, errentariak erreserbatutako ibilgailua fakturatuko dio, eta errentatzaileak ezingo du kalte-ordainik jasoko.

16. Entregarako hitzartutako orduarekiko atzerapena: 25€/ordua.

17. Debekatuta dago autokarabana barruan erretzea.

18. 7 egun baino gutxiagoko alokairuentzako gehienez 300km/egunean egin ahal izango dira. Asteburuetan guztira 600km egin ahal izango dira. Gehiegizko kilometroak 0,25€/km + BEZ fakturatuko dira. 7 egun baino gehiagorako, ez dira mugatuko kilometroak.

19. Marokora bidaiatzeko nahitaezkoa da errentatzailearen baimena.

20.Guztiz debekatuta dago Gerran edo gatazkak bizi dituen edozein herrialdera bidaiatzea.

Hauek dira gure autokarabanen alokairu-baldintza orokor garrantzitsuenetako batzuk.

Gure alokairu-baldintza guztiak jakin nahi badituzu, klikatu HEMEN (erderaz dago)