Oman-era bidaia 4x4an

OMAN_2020-04-18_a_las_162324.png

Oman herrialde txikia izanagatik ere, duela urte gutxira arte turismoak bertaratzeko izan dituen zailtasunak tarteko, abentura nahi modura osatzeko aukera ugari daude bidaiariaren esku.

 

Horrela ohikoa da aipatuko ditugun lekuetako askotan inongo bidaiarirekin topo ez egitea, eta oraindik XXI. mendean toki exotiko batetaz gozatzeko aukera izatea.

Gure kasuan bidaia 2019ko urte amaierako eta 2020ko hasierako 3 astetan zehar osatu genuen. Tokiaren inguruko informazio apala dela eta, hainbat joan etorri egin genituen aipatuko ditugun lekuen artean bakoitzaren aukerak ezagutu ahala. Laburpen honetan hauetako batzuekin eraikitako proposamen bat luzatuko dizuegu, erabilgarriagoa egingo zaizuelakoan. Azaldutako tokietako bakoitzean egun bat edo gehiago igarotzeko aukera egon daiteke, norberaren gogo eta baliabideen arabera.

Eskalada izan denez bertaratzeko arrazoi nagusietako bat, laburpen honetan proposatutako ibilbidea herrialdearen iparraldean kokatzen den Hajar mendien inguruan kokatuko da. Ibilbidearen zatietako batzuk asfaltozko bideetan barrena izango diren arren, beste asko 4x4 moduko ibilgailu bat erabiltzera behartuko gaituztenak izango dira.

Lo egiteko tokiei dagokienez, bidaiaren gehiengoa kanping dendan lo eginda osatu genuen. OMANen, baliabide turistiko gutxi batzuk badiren arren, elkarrekiko nahiko xamar daude eta oro har nahiko garestiak dira. Aldi berean, errespetuz eta txukun jardunda, ia edozein tokitan ibilgailua gelditu eta bertan akanpatzeko traba gutxi izango ditugu. Bertakoren batekin topo egin ezkero, hau jakinaren gainean jartzea gomendagarria da eta, halakoetan, azkar geratuko da agerian Omanien eskuzabaltasuna eta tratu gozoa.

Ibilbidea MUSCAT hiriburutik bertatik hasiko dugu. Berau da herrialdeko erdigune ekonomiko eta soziala. Iritsi berritako lehen egunetan, bertan lotu beharko ditugu bidairako ezinbestekoak izango zaizkigun ibilgailu eta oinarrizkoak (janaria, ura, etab...). Barnealdeko herri eta hirietan oinarrizko beharretarako dendak eta erregaia erraz aurki daitezkeen arren, gomendagarria da hemen ibilgailuaren lehen antolaketa bat ongi lotuta uztea.

Oman_1_jpg.jpg

Gure kasuan, bidaiko ohiko arropa eta abarrei, eskaladako eta akanpadarako beharrezko guztiak batu genizkion. Harrigarria izatera iritsi daiteke zeinen azkar bete daitekeen autoaren atzeko aldea hasieratik antolaketa egoki bat finkatzen ez bada.

1.  WADI MISTAL eta HADASH.

 Muscat hiriburutik abiatu eta bizpahiru ordutara, Wadi Mistal bailara aurki dezakegu. Mendi zorrotzez inguraturiko bailara zabal eta lau bat da, errepide bakar batek gurutzatzen duena. Bertan bakardadeaz gain, Hadash bezalako herrixka xelebreak aurki ditzakegu, mendiaren labarretan eraikita, eskaladarako eta oinezko ibilbideak egiteko hainbat aukera eskaintzen ditu.

1Wadi_Mistal.jpg

2. WADI BANI AWF eta SAYT.

3Wadi_Bani_Awf.jpg

Wadi Bani Awf izango da ziur aski Hajar mendietan barrena osatu daitekeen ibilbiderik berezienetako bat. Bide honek mendikatea iparraldetik hegoaldera gurutzatzen du eta mendi eta arroila paregabeak ikusteko aukera eskaintzen du. 4x4 ibilgailua ere ezinbestekoa da bide malkartsu hauetan barrena ibili ahal izateko. Mendikatearen erdialdean geldialdi bat merezi duen Balad Sayt izeneko herri bakarti eta bereziarekin topo egiteko aukera izango dugu.

3. MISFAT AL ABRIYEEN eta BAHIA. 

4Misfat_Al_Abriyeen.jpg

Hajar mendien hegoaldera, hainbat hiri txiki eta herri aurkitu ditzakegu lautadan barrena sakabanatuta. MISTAF AL ABRIYEEN-ek altxor historiko modura mantentzen ditu oraindik garaiko estetika eta jendearen ohiturak. Bahla aldiz inguruko hiri garrantzitsuenetakoa da, eta edonolako erosotasunak aurkitu ditzakegu bere gaztelu zaharraren inguruan.

4. WADI GHUL eta WADI NAKHAR.

 Bailara hauek Hajar mendien hegoaldean kokatzen dira, Bahla-tik ordu erdi eskasera. Wadi Nakhar-en berebiziko arroila bat ezagutzeko aukera izango dugu, gure 4x4ko gidatze habilezia muturrera eramango duena. Wadi Ghul-en aldiz, ilunabar bakarti eta ederrez gozatu daiteke.

5_Wadi_Ghul.jpg

5. JEBEL SHAMS. 

Jebel Shams arabiar penintsulako mendirik altuena da, 3028 metrorekin. Bere tontorra eraikin militar batzuen ondorioz mugatuta dagoen arren, inguruan oinezko ibilbideak osatzea baimenduta dago.

6_Jebel_Shams.jpg

6. AL AYN eta WADI DAMM. 

Hajar mendien hego-mendebaldera zabaltzen den arroila hontan, Oman ezaguna egiten duten altxorretako bi aurkituko ditugu. Batetik Jebel Misht mendi dotorea, bailarako lurretatik 1000 metro baino gehiago altxatzen diren hormekin. Bestetik Wadi Damm arroila, eta bertako potzu naturalak.

7_Wadi_Damm.jpg

7.  JABAL KAWR eta HAIL HABESH.

 Aurreko bailaratik irten gabe baina honen ekialdean, Jabal Kawr mendikatea eta Hail Habesh bezalako herrixkak aurkitu ditzakegu. Eskaladarako toki paregabea izateaz gain, bertako jendea oso jatorra eta eskuzabala da. Zaila egingo zaigu etxera eurak irribarrez oparitutako datil sorta bat gabe itzultzea.

8_Jebel_Kawr.jpg

8. NIZWA eta MUSCAT zaharra. 

9_Nizwa+copia.jpg

Azkenik, mendi inguruneko geldiunerik gabeko bizitzatik hiri inguruko txoko turistikoetara joko dugu proposamen hau bukatzeko. Muscat-era itzulera bidean, Nizwa-ko merkatu zaharrean geldialdi bat egitea ezinbestekoa da. Behin Muscat-era iritsita, merezi du hiri zaharreko eraikin dotoreen artean galtzea.

QURAYYAT eta YITI, Kostaldeko Aukerak .

 Aurreko proposamenetik oso eskura gelditzen ez diren arren, denbora izan ezkero merezi du ekialdeko kostan aurki daitezkeen arrantza herrietako batean egunen bat igarotzea. Oroitzapen bereziki politak ekarri genituen Qurayyat-eko ilunabarretatik eta baita Yiti-koetatik ere.

omar_10.jpg

Milesker Jon, zuen bidai zoragarria erakusteagatik.

Guri asko gustatu zaigu, eta zuei?

Jon Garaten abentura gehiago  ezagutu nahi baduzue,  klikatu HEMEN

Abentura bat bizitzea nahi baduzue klikatu HEMEN

Anterior
Anterior

“A Costa da Morte”ko ibilbidea

Siguiente
Siguiente

Collados del Ason parke naturala